Hemen, txapelketako 4 egunetan gertatutakoaren laburpentxoa:
EAKF-ko lau lagun juan gara Espainiako Ligako lehen ihardunaldira: Casti, Gorka Tornos, Javier Gomez de Segura ta ni (Josu G.). Lehenengo biek Serial mailan lehiatzen dute, ni Sport mailan ta Javik Club sailkapenean.
Ostegunetik iganderako lau egunetan jokatu da txapelketa ta nahiko zorte izan dugu, ze lautik hiru egunetan hegan egiteko aukera izan da.
Lehenengo eguna, behelaino trinko batekin hasi bazan ere, gutxika gutxika joan zen eguzkia gaientzen ta naiz ta berandu, posible izan zen lehenengo manga ospatzea.
120 partaidekin eta nahiko «tetxu» bajuarekin urduri egoteko moduko aireratzea izan zen hasierako hau, baina taldetxoak sortu ziren termika ezberdinetan ta nolabait, trafikoa arindu egin zen bereala. Ez zen ibilbide luzea izan (45km) baina bai nahiko teknikoa, ona hemen emaitzak:
Lehenengo manga: 48garren Casti. / 64garren Gorka. / 72garren Josu.
Bigarren egunean ostera eguzkia eta haizea nabarmendu ziren, kondizio askoz hobeekin Algodonalesetik kostaraino jarri zen ibilbidea.
Oso manga ederra, lautada ta mendia tartekatzen diren horietako bat (75km). 41 piloto heldu ziren hondartzaraino, gutako bi beraien artean, oso pozik, nola ez.
Bigarren manga: 2garren Casti. / 28garren Gorka. / 44garren Josu. / 68garren Javi.
Hirugarren egunean, ipar ekialde fuerte baten ondorioz, Algodonalesen baino Monte Llanon aireratzea erabaki zen. Bere izenak esaten duen moduan, oso desnibel gutxiko tontortxo baten alegia. Manga nahiko tekniko izan zen, haize indartsua ta termika etzanekin, jiratzeko abilesia handia euki behar (49km). Hemen ere gureak aurreko postuetan:
Hirugarren manga: 31garren Gorka. / 40garren Casti. / 72garren Josu.
Ta azkenengo egunean ez zen lehiaketarik egon eguraldi txarragatik.
Horrela geratzen da sailkapena Ligako lehen ihardunaldi honen ondoren:
-Sailkapen nagusian: Casti da gure pilotorik onena 23garren postuan.
-Serial mailan: Gorka da 8garren.
-Sport sailkapenean: Josu da 13garren.
-Club mailan: Javi 4garren postuan dago.
Hurrengo zita ekainak 20-23 Caudete.
Testua: Josu Gisasola (Argazkiak: Arantza Hernandez eta Xebi Bonet).