Mendi-parapente Txapelketa

Larunbat honetan jokatu da Sakanan Euskadiko 2garren Mendi-parapente Txapelketa. Baiza taldeari tokatu zaio aurten antolatzea eta eskertu beharra dago egin duen lan bikaina. Eguraldia ez da onena izan, bero handia eta haize zakarra egin duelako baina partehartzaileak ederki adierazi dute prest daudela edozein kondiziori aurre egiteko.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Ibilbidea Uhartetik hasten zen San Migeleko santutegiraino, guztira 800 metroko igoera bidezidor markatu batetik. Tramo hontan, Imanol Urrestarazuk bere naguzitasuna esarri zuen aurten ere, inolako zalantzarik gabe bera da, bizkarrean motxila eramanda, mendian bizkorren ibiltzeko gaitasuna duena. Atzetik, minutu on batzuetara Josu Gisasola eta hirugarren postuan Aitor beste ain bestera.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Aireratze tokian ostera, Josuk hartu zion aurrea Imanoli eta une erabakior horri esker, hegaldi zuzen bat baliatuz, Eibartarra heldu zen lehenengo Arbizuko kanpineko helmugara. Bigarren Aitor Oianguren sartu zen, oinez izugarrizko remontada eginda Arbizuko herrian lurreratu eta gero.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Hemen bideotxo bat ingurua eta eguna nola joan zen ikusteko:

Ta azkenik horrela geratu zen sailkapena:

1.-Josu Gisasola.

2.-Aitor Oianguren.

3.-Oskar Aguirre.

Eta Open sailkapeneko irabazle: Imanol Urrestarazu.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

 

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: