Hemen asteburu honetan jokatu den Bizkaiko Txapelketaren kronikatxoa antolatzailearen eskutik:
BIZKAIKO PARAPENTE TXAPELKETA 2021-OROZKO-IPARAIR PARAPENTE TALDEA
Ekainak 12-13 Orozkon jokatu beharreko txapelketa eta eguraldi txarragatik bertan behera geratutakoa asteburu honetan izan da.
Pena izen emanda zeuden askok ezin izan direla bertaratu. 25 eta 35 partaide inguru egonda egun bakoitzean.
Arrolako Santa Marinatik aireratu eta larunbatean Orozko inguruetatik igaro zen proba. Igandean, aireratu eta Urduñako Txarlazora joan eta Gorobel mendilerrotik izan da proba, gero Urduñan lurra hartzeko.
Gorka Tornosek irabazi zuen lasterketa Orozkon larunbatean, gutxi gora behera 35km eginda ordu batean; igandean aldiz Juan Maizak 45km egin ostean ordu bat eta hogei minutuetan.
Larunbatean Arrolatik Kurutzeganera joan, Lobantzu, Oderiaga, Arrola, Ibarra eta bukatzeko Orozkoko lurreraketa landa.
Igandean Arrolatik Txarlazora, Eskutxi, Tologorri, Eskutxi berriro, eta bukatu Urduñako iparraldean, gero Urduñako La Tejeran lurreratzeko.
Igande arratsaldean sari banaketa ospatu da Orozkon, plazan, eta udaletxeko ordezkari bi sari nagusiak banatu dituzten. Bizkaiko federazioak eta Orozko Udalak dohaintzan emandako lekuko produktu bikainak.
Hona hemen garaileak:
Bizkaiko txapeldunak:
1º Joseba Goikoetxea
2º Iñigo Gabiria
3º Jon Uribe
Txapelketa Irekian:
Klub Mailan: 1º Haritz Oianguren
Sport Mailan. 1º Felix Azagra
Serial Mailan: 1º Joseba Goikoetxea
Emakumeak: 1º Maite Uribarri
Maila Gorena: 1º Joseba Goikoetxea
2º Juan Maiza
3º Iñigo Egaña
Mila esker babesle guztiei:
Bizkaiko Aire Kirol Federazioa
Euskal Aire Kirol Federazioa
Orozko Udala
Orozko Txorizoak Valencia Anaiak
Urdu Hegan Parapente Eskola
Eta nola ez, eskerrik asko Iparair Klubari, antolakuntzan ibilitakoei eta laguntzaile guztiei, asko izan baitira.
Erdi purdiko eguraldiarekin, altuera gutxiko eta haize gehiegizko bi egunekin, guztion artean bi egun zoragarri atera dira. Jendea oso pozik ikusi dugu, askok lehenengo aldiz Orozkon hegan egiten eta beste askok lekuaren aukera zoragarriak ikusten. Potentzial handiko lekua baita, Euskal Herriko leku hoberenetariko bat.