Algodonaleseko laburpena

Hemen, txapelketako 4 egunetan gertatutakoaren laburpentxoa:

EAKF-ko lau lagun juan gara Espainiako Ligako lehen ihardunaldira: Casti, Gorka Tornos, Javier Gomez de Segura ta ni (Josu G.). Lehenengo biek Serial mailan lehiatzen dute, ni Sport mailan ta Javik Club sailkapenean.

Ostegunetik iganderako lau egunetan jokatu da txapelketa ta nahiko zorte izan dugu, ze lautik hiru egunetan hegan egiteko aukera izan da.

Lehenengo eguna, behelaino trinko batekin hasi bazan ere, gutxika gutxika joan zen eguzkia gaientzen ta naiz ta berandu, posible izan zen lehenengo manga ospatzea.

IMG_20190509_160441.jpg

120 partaidekin eta nahiko «tetxu» bajuarekin urduri egoteko moduko aireratzea izan zen hasierako hau, baina taldetxoak sortu ziren termika ezberdinetan ta nolabait, trafikoa arindu egin zen bereala. Ez zen ibilbide luzea izan (45km) baina bai nahiko teknikoa, ona hemen emaitzak:

Lehenengo manga: 48garren Casti. / 64garren Gorka. / 72garren Josu.

Bigarren egunean ostera eguzkia eta haizea nabarmendu ziren, kondizio askoz hobeekin Algodonalesetik kostaraino jarri zen ibilbidea.

IMG_20190510_131403.jpg

Oso manga ederra, lautada ta mendia tartekatzen diren horietako bat (75km). 41 piloto heldu ziren hondartzaraino, gutako bi beraien artean, oso pozik, nola ez.

Bigarren manga: 2garren Casti. / 28garren Gorka. / 44garren Josu. / 68garren Javi.

Screenshot_2019-05-13-18-37-23-897_com.instagram.android.png

Hirugarren egunean, ipar ekialde fuerte baten ondorioz, Algodonalesen baino Monte Llanon aireratzea erabaki zen. Bere izenak esaten duen moduan, oso desnibel gutxiko tontortxo baten alegia. Manga nahiko tekniko izan zen, haize indartsua ta termika etzanekin, jiratzeko abilesia handia euki behar (49km). Hemen ere gureak aurreko postuetan:

Hirugarren manga: 31garren Gorka. / 40garren Casti. / 72garren Josu.

Ta azkenengo egunean ez zen lehiaketarik egon eguraldi txarragatik.

Horrela geratzen da sailkapena Ligako lehen ihardunaldi honen ondoren:

-Sailkapen nagusian: Casti da gure pilotorik onena 23garren postuan.

-Serial mailan: Gorka da 8garren.

-Sport sailkapenean: Josu da 13garren.

-Club mailan: Javi 4garren postuan dago.

Hurrengo zita ekainak 20-23 Caudete.

Testua: Josu Gisasola (Argazkiak: Arantza Hernandez eta Xebi Bonet).

 

 

Porosimetroa

EAKF-ak porosimetro berri bat erosi du. Euskadiko federatu guztientzat egongo da erabilgarri, behar baduzue, bidali eskaera zuen lurraldeko federazioko presidentearen bitartez. Eskerrik asko!

La FVDA ha adquirido un nuevo porosímetro. Está disponible para todos los federados vascos, si os hace falta, podéis pedirlo a través del presidente de vuestra federación territorial. Gracias! 

Poros

Euskal Selekzioa

Espainiako Txapelketara era lehiakor batetan juateko asmoz, aurten EAKF-ak Euskal Selekzioa bultzatzeko konpromizoa hartu du. Horretarako 5 pilotuko taldetxoa osatuko da eta 2018ko sailkapen puntuetan oinarrituz egingo da aukeraketa.

Taldearen helburua sailkapenean ahal den posturik onena lortzea izango da eta bidean gure kirol maila hobetzea oroar.

Euskadiko Txapelketa, Xcontest Euskadi, Liga Nortea ta Espainiako Liga izango dira puntuagarri selekzioan sartzeko, beraz hurrengo urteetan gorenean lehiatu nahi duenak badaki zer egin behar duen, 2019 honetan ahal duen toki gehienetan parte hartu.

Hemen lehiaketen informazio gehiago.

Edozein galdera: josug@eakf.net

Con animo de acudir al Campeonato de España de la manera más competitiva, este año la FVDA a tomado el compromiso de impulsar la Selección de Euskadi. Para ello 5 pilotos formarán el equipo y su selección se hará en función de los puntos obtenidos en las competiciones del 2018.

El objetivo del equipo será conseguir la mejor clasificación posible en el Campeonato de España, queremos que este será uno de los medios para mejorar el nivel de nuestro deporte.

Los campeonatos puntuables para entrar en la Selección son: la Liga Española, la Liga Norte, el Campeonato de Euskadi y el Xcontest de Euskadi. Por lo tanto cualquier piloto que quiera competir en lo más alto en los próximos años ya sabe lo puede hacer, durante este 2019 participar en el máximo de competiciones.

Aquí tenéis más información de los eventos citados.

Cualquier pregunta: josug@eakf.net