Urte bukaerako afaria
Denporaldiari bukaera on bat emateko eta zor ditugun, Euskadiko Txapelketa ta Xcontesteko sariak banatzeko, azaroak 27an afari bat egitea pentsatu dugu Errezilen. Animatu zaitez eta izen eman azpiko formularioa betez azaroak 22 baino lehenago. Ea, hego haizea sartu ta atsalde hortan hegalditxoa egin dezakegun Erniotik 😉
Para acabar bien la temporada y para repartir los premios, tanto del Campeonato de Euskadi como del Xcontest, hemos pensado hacer una cena el próximo 27 de noviembre en Errezil. Anímate y participa rellenando el formulario que adjuntamos antes del 22 de noviembre. A ver si tenemos suerte y hay sur y podemos echar un vuelillo desde Ernio esa misma tarde 😉

Euskadiko Txapelketako emaitzak
Hona hemen asteburu honetan Arangoitin jokatu den 2021ko Euskadiko Txapelketako emaitza ofizialak: / Aquí tenéis las clasificaciones oficiales del Campeonato de Euskadi:
Sailkapen orokorra: (General)
1º Gorka Tornos / 2º Ivan Castro / 3º Jose Felix Hormaetxe
1º Jon Iriarte / 2º Guzman Cabello / 3º Mattin Iñiguez
1º Enaitz Eizagirre / 2º Iñaki Lazkano / 3º Juanjo Iriarte
Zorionak guztioi! Asteburu ederra pasa genduan, eskerrik asko parte hartzaile guztiei kiroltasunez eta adiskidetasunez lehiatzeagatik!
Sari banaketa Belaguako kontzentrazioan egingo da.

Euskadiko Txapelketa 2021
2021garren urteko Euskadiko Parapente Txapelketa irailak 4-5ean jokatuko da Liga Nortean. Parte hartu nahi izan ezkero, izen emate inprimakia bete beharko da. Gogoratu lehiaketa hau EAKF-ko federatuentzat bakarrik zuzenduta dagoela, naiz eta Liga Norteko ekitaldi arrunt baten barruan izan eta edozeinek parte hartu bestela ere.
Lehenengo 45 izen emateek oparitxo bat eukiko dute, baina oparia jasotzeko, lehiaketa egunean derrigorrez agertu beharra dago, bestela zerrendan hurrengo dagoenari emango zaio.
Edozein argibide: josug@eakf.net
El Campeonato de Euskadi de Parapapente 2021 se celebrará en la Liga Norte el 4-5 de septiembre. El que quiera participar tendrá que rellenar el siguiente formulario. Recordad que esta competición está dirigida únicamente a federados de la FVDA, aun siendo dentro de una jornada de la Liga Norte donde participarán pilotos de otras federaciones.
Habrá un regalo para los primeros 45 pilotos inscritos, pero será obligatorio acudir a la competición a recogerlo, en caso contrario el siguiente participante en la lista tendrá derecho a solicitarlo.
Cualquier pregunta: josug@eakf.net

Espainiako Txapelketa 2021
Pasa den astean Ager-en jokatu zen Espainiako Txapelketako irudiak hemen:


Irabazlearen hitzak:
Laburtuz, sailkapen nagusiari begiratzen badiogu, aurten ez dugu zorte handirik izan, baina manga bat irabazteak eta golean euskaldun asko ikusteak, hurrengo urteetarako etorkizun oparoa izango dugulakoaren itxaponean usten gaitu 💪
Piloto tituloa
Mezu honen bitartez gai hau argitu nahiko genduke: Piloto tituloa ateratzeko azterketa datorren urtera pasatuko dugu eta hemendik aurrera deialdia bi urtetik bein egingo da, urte pareetan, 2022an izango da hurrengoa, alegia.
Datak gerturatu ahala deialdiaren berri eta baldintza guztiak emango ditugu.
Parkatu eragozpenak eta eskerrik asko jarri duzuen interesagatik.
Con este mensaje quisiéramos aclarar este tema: El examen para sacarse el Título de Piloto lo pasamos al año que viene y de ahora en adelante la convocatoria la convertiremos en bienal, esto es, coincidiendo con los años pares, por lo tanto la próxima será en el 2022.
A medida que se acerquen las fechas daremos todos los detalles de la nueva convocatoria.
Perdonad las molestias y gracias por vuestro interés.
Josu G. – Vocal de la sección de parapente.

Euskadiko H&F Txapelketa 2021
Asteburu honetan jokatu den Euskadiko H&F Txapelketa ikusgarriaren kronikatxo bat hemen:

Bizkaiko Txapelketa 2021
Hemen asteburu honetan jokatu den Bizkaiko Txapelketaren kronikatxoa antolatzailearen eskutik:
BIZKAIKO PARAPENTE TXAPELKETA 2021-OROZKO-IPARAIR PARAPENTE TALDEA
Ekainak 12-13 Orozkon jokatu beharreko txapelketa eta eguraldi txarragatik bertan behera geratutakoa asteburu honetan izan da.
Pena izen emanda zeuden askok ezin izan direla bertaratu. 25 eta 35 partaide inguru egonda egun bakoitzean.
Arrolako Santa Marinatik aireratu eta larunbatean Orozko inguruetatik igaro zen proba. Igandean, aireratu eta Urduñako Txarlazora joan eta Gorobel mendilerrotik izan da proba, gero Urduñan lurra hartzeko.
Gorka Tornosek irabazi zuen lasterketa Orozkon larunbatean, gutxi gora behera 35km eginda ordu batean; igandean aldiz Juan Maizak 45km egin ostean ordu bat eta hogei minutuetan.
Larunbatean Arrolatik Kurutzeganera joan, Lobantzu, Oderiaga, Arrola, Ibarra eta bukatzeko Orozkoko lurreraketa landa.
Igandean Arrolatik Txarlazora, Eskutxi, Tologorri, Eskutxi berriro, eta bukatu Urduñako iparraldean, gero Urduñako La Tejeran lurreratzeko.
Igande arratsaldean sari banaketa ospatu da Orozkon, plazan, eta udaletxeko ordezkari bi sari nagusiak banatu dituzten. Bizkaiko federazioak eta Orozko Udalak dohaintzan emandako lekuko produktu bikainak.
Hona hemen garaileak:
Bizkaiko txapeldunak:
1º Joseba Goikoetxea
2º Iñigo Gabiria
3º Jon Uribe
Txapelketa Irekian:
Klub Mailan: 1º Haritz Oianguren
Sport Mailan. 1º Felix Azagra
Serial Mailan: 1º Joseba Goikoetxea
Emakumeak: 1º Maite Uribarri
Maila Gorena: 1º Joseba Goikoetxea
2º Juan Maiza
3º Iñigo Egaña
Mila esker babesle guztiei:
Bizkaiko Aire Kirol Federazioa
Euskal Aire Kirol Federazioa
Orozko Udala
Orozko Txorizoak Valencia Anaiak
Urdu Hegan Parapente Eskola
Eta nola ez, eskerrik asko Iparair Klubari, antolakuntzan ibilitakoei eta laguntzaile guztiei, asko izan baitira.
Erdi purdiko eguraldiarekin, altuera gutxiko eta haize gehiegizko bi egunekin, guztion artean bi egun zoragarri atera dira. Jendea oso pozik ikusi dugu, askok lehenengo aldiz Orozkon hegan egiten eta beste askok lekuaren aukera zoragarriak ikusten. Potentzial handiko lekua baita, Euskal Herriko leku hoberenetariko bat.
Gipuzkoako Txapelketa 2021

H&F Txapelketa 2021
